Merkalan, Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokak bere laugarren edizioa ospatuko du maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, modalitate birtualean

Edizio berri honetan, 200 enpresa eta erakunde inguruk parte hartzea espero dugu, 250 lan-eskaintza baino gehiago eta 1.500 lanpostu inguru eskaintzeko.

Lana aurkitzeko, profesionalki eboluzionatzeko edo zure prestakuntza osa dezaketen ikastaroei buruzko informazioa jasotzeko aukera duzu.

Maiatzaren 24tik aurrera erregistratu ahal izango zara zure datuak osatuz, CV barne. Lanbiden izena emanda dauden pertsonek beren CVa deskargatu ahal izango dute Nirelanbident plataforman sartuz, eta gero plataforman erantsi. Data horretatik aurrera, erakusketarien informazioa eskuratu ahal izango duzu, baita elkarrizketak eskatu ere.

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, enpresekin interakzioan aritzeko, lan-eskaintzetan izena emateko eta enpresekin lan-elkarrizketak egiteko garaia iritsiko da.Plataformak zabalik jarraituko du, ekainaren 22ra arte lan-eskaintzetan izena ematen jarrai dezazun.

Zure zain gaude! Itzuli

Antolatzaileak

Merkalan