Merkalan 2021

Merkalanek, Lanbideren enplegu eta prestakuntza azokak, 900 lanpostu baino gehiago eskaini zituen iaz, eta 133 enpresak hartu zuten parte

  • Merkalan azokaren aurreko edizioan 133 enpresa elkartu ziren, kategoria eta sektore ezberdinetako 900 lanpostu baino gehiago eskainiz.
  • 13.738 pertsonak parte hartu zuten azoka birtualean, eta lan-eskaintzak, prestakuntza-ikastaroak, webinar-ak eta lan-elkarrizketak hitzartzeko aukera izan zuten.

Merkalan azokaren aurreko edizioan, 133 enpresak hartu zuten parte, eta, guztira, 935 lanpostu eskaini zituzten sektore eta kualifikazio anitzetan, plataforma birtualaren bidez.

13.000 pertsona baino gehiago bildu ziren online azoka horretan, eta 696 lan-eskaintza eta 935 lanpostu eskaini ziren.

Horrez gain, azokan interesa zuten pertsonek Lanbideren prestakuntza-ikastaroen eskaintza, online bideo-mintegiak, zuzeneko txata eta enpresa parte-hartzaileekin online egindako elkarrizketak ikusi ahal izan zituzten.

Merkalanek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatuta, hirugarren edizio bat izango du ekainaren 20tik 23ra.