Merkalan, Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokak bere hirugarren edizioa ospatuko du ekainaren 20tik 23ra, modalitate birtualean

  • Edizio berri honetan, 130 enpresa eta erakunderen parte-hartzea espero dugu, non 400 lan-eskaintza eta 1.500 lanpostu baino gehiago eskainiko diren.
  • Zure aukera da lana aurkitzeko, profesionalki hobetzeko edo zure prestakuntza osa dezaketen ikastaroei buruz informazioa eukitzeko.

Nola parte hartu azokan?

Oso erraza da, konektatu edozein gailutatik eta sartu plaforma birtualera.


Ekainaren 1etik aurrera, aurrez erregistratu ahal izango zara, zure datuak osatuz, CV barne. Lanbiden izena emanda dauden pertsonek beren CVa deskargatu ahal izango dute Nire Lanbident-en sartuta, eta, ondoren, plataforman erantsi.

Plataforma ekainaren 13an irekiko da jendearentzat. Egun horretatik aurrera, erakusketarien informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta lan-eskaintzetan izena eman ahal izango duzu, baita elkarrizketak eskatu ere.

Ekainaren 20tik 23ra enpresekin elkarreraginean aritzeko, enplegu-elkarrizketak egiteko eta webguneetara joateko unea iritsiko da.