01 Aukera
Aurretik hitzartutako elkarrizketa (gomendatua): argitaratutako eskaintzaren bat interesatzen bazaizu eta Lanbiden erregistratuta bazaude, zuzenean eman dezakezu izena gure webgunearen bitartez, zeren eskaintza guztiak Lanbideren bitartez kudeatuko baitira. Era horretan, betekizunak betetzen badituzu, Azoka hasi baino apur bat lehenago zure elkarrizketen agenda jakinaraziko dizugu egun horretarako; horri esker, ez duzu ilara luzetan itxaron beharko.
Azokan izena eman eta elkarrizketarako aurre-hautatua izateko aukera 13an amaituko da nahiz eta lan-eskaintzak urriaren 31rarte argitaratuta egongo diren. A, eta ez ahaztu zure CVa aurretik eguneratzea!!