Auditorio Kurssal

Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuan eta “Merkalan” Enplegu eta Prestakuntza Azokan Danimarkako, Alemaniako, Britainia Handiko eta Italiako adituek parte hartuko dute

  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu ditu
  • Urriaren 21ean eta 22an, Donostia-San Sebastiángo Kursaal Jauregian
  • Trento, Bavaria eta Danimarkako enpleguko ponenteak eta Europako Inbertsio Bankuko presidenteordea izango dira
  • “Kalitateko enplegua; erronkak, aukerak eta ikuspegia Europako erakundeetatik”
  • www.congresointernacionalempleoeuskadi2019.eus

Urrian Donostia-San Sebastiánen izango den Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuan eta “Merkalan” Enplegu eta Prestakuntza Azokan Danimarkako, Alemaniako eta Italiako adituek parte hartuko dute, eta kalitateko enplegua sortzeko erronka eta aukera globalei buruz, Europako erakundeek egiten duten enpleguaren kudeaketari buruz edo kalitateko postuak sortzeko enpresa-ekimenei buruz hitz egingo dute, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuta, bi ekitaldiak urriaren 21ean eta 22an izango dira, Donostia-San Sebastiángo Kursaal Jauregian, eta, haietan, honako hauek parte hartuko dute, besteak beste: Deb Oxley Employee Ownership Assotiation-eko CEOa; Fabiola di Loreto italiarra, Italiako Kooperatiben Konfederazioko zuzendari nagusia; Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta fundazioko presidentea; Emma Navarro Europako Inbertsio Bankuko presidenteordea, eta Gary Shaughnessy Z. Zurich Foundation-eko presidentea.

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gazteriako sailburuordeak zehaztu duenez: “zenbait espezialistak parte hartuko dute, besteak beste, Danimarkako enplegu-delegatuak, eta bertan garatzen den kalitateko enplegurako estrategia azalduko du; Bavariako familiako, enpleguko eta gizarte-gaietako ministroak, eta Rhode Island-eko enplegu-delegatuak. Topaketan, Heinz Koller LANEko Europako eta Asia Erdiguneko eskualdeko zuzendariak hitz egingo du”.