Enpleguaren IV. Nazioarteko Biltzarrak enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa sortzeko erronkak eta aukerak aztertuko ditu

  • Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatuta, Enpleguari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra azaroaren 15ean eta 16an egingo da, Gasteizko Europa Jauregian.
  • IV. Biltzarrarekin batera, Merkalan Enplegu eta Prestakuntza Azokaren bigarren edizioa egingo da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatuta. Lanbide Eusko Jaurlaritzaren enplegu-politika aktiboak kudeatzen dituen erakunde autonomoa da.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak, Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzaren bitartez, Enpleguaren IV. Nazioarteko Biltzarra antolatuko du azaroaren 15ean eta 16an Gasteizko Europa Jauregian. Eraikin eta aldi berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Merkalan Enplegu eta Prestakuntza Azoka egingo du, bi ekitaldien arteko sinergiak bultzatuz.

2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren ikuspegitik, IV. Kongresuak honetan kokatzen ditu bere helburuak “Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa, kontratu sozial berri baterako”. Kongresua bi jardunalditan zehar garatuko da. Jardunaldi horiek gogoeta, ezagutza, kontrastea eta eztabaida izango dituzte ardatz. Guzti hori zuzenduko duten partaideak enpleguaren, ekintzailetzaren, enplegu-politiketako berrikuntzaren, ekonomiaren, inklusioaren eta abarren arloko erreferenteak dira; erronkak honako hauek direlarik:

  • Kalitatezko enplegua eta enplegu inklusiboa ekonomia lehiakor eta globalizatuan.
  • Pandemia osteko susperraldi sozioekonomikoa.
  • Transformazio eta trantsizio digital-teknologikoak, ekologikoak eta demografikoak: enplegu garbiaren balantzea.
  • Enplegu-politiketako berrikuntzak: enplegurako eta ekintzailetzarako estrategiak, metodologiak eta tresnak.
  • Euskal enplegu-sistemaren lege-proiektua: Euskal enplegu-sistemaren gobernantza, efikazia eta efizientziarantz.
  • Enplegua 2050. epemugan.

Informazio gehiago