Merkalan-Enplegu eta Prestakuntza Azokan parte hartuko duten 141 enpresa eta erakundek sektore guztietako 900 enplegu baino gehiago eskainiko dituzte

  • Aurtengo Merkalan azokak (Lan eta Enplegu Sailak gehi Lanbidek antolatua) formatu hibridoa izango du: birtuala eta aurrez aurrekoa.  Eta bi eguneko iraupena izango du: azaroak 15 eta 16.
  • Plataforma birtualaren bidez, eskura izango ditugu enplegu-eskaintzak, prestakuntza-aukerak, webinarak eta enpresekiko harremanak. Gainera, azaroaren 15ean eta  16an  lan-elkarrizketak ere  lotu ahalko dira.

Merkalan-Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokan 141 enpresa eta entitateek hartuko dute parte; eta sektore eta kualifikazio guztietako 900 enplegu baino gehiago eskainiko dituzte. Hori guztia plataforma birtualaren bidez, azaroaren 15ean eta 16an.

Plataforman www.merkalan.eus bidez sartuko da. Eta zabalik egongo da azaroaren 8ko   goizeko 09: 00etatik aurrera. Bertan, erabiltzaileek profila sortu,  enpresekin harremanetan jarri eta lan-elkarrizketak lotu ahalko dituzte.

Gloria Mugica Lanbideko zuzendari nagusiak hau adierazi du: “Azoka orokorra denez, eta ez sektorekoa, Merkalanen eskainiko diren lanpostuek lanbide-profilak eta prestakuntza-maila oso irekiak izango dituzte eta jarduera-sektore guztietakoak.

Merkalanen parte hartzeko interesa duten enpresen eskari zabala dela- eta, enpresei zuzendutako espazio birtuala zabaldu behar izan da.

Halaber, egun horietan (azaroaren 15ean eta 16an), aurrez aurreko azoka  egingo da Gasteizko Europa Jauregian. Hori ere informazio-gunea izango da:  Lanbidek enplegu publiko eta pribatuaren, prestakuntzaren eta enpresentzako laguntzen arloan eskaintzen dituen zerbitzuei buruzkoa . Gainera, Jauregian bertan, azoka birtualera sartzeko gunea ere sortu da (behar duenarentzat).
Merkalan (Lanbideren bigarren Enplegu eta Prestakuntza Azoka) Enpleguaren Nazioarteko 4. Biltzarrarekin batera egingo da. Azken hori   Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatu du, “Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa kontratu sozial berri baterako” izenpean  (informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/2021-enpleguaren-iv-kongresua/web01-a2plangi/eu)